Bea Isasi eta Alberto Lopez garaile Arabako Bolo Txapelketan

Ricardo Bilbao 2019ko mai. 29a, 11:00

Pasaden maiatzaren 26an amaitu zen Arabako Bolatoki txapelketa Kexaan. Martxoaren 16an hasi zen txapelketa Laudioko San Roke bolatokian eta hamaika jardunaldiren ostean erabaki da sailkapena.

Guztira 72 jokalarik hartu dute parte lehiaketan, 62 mutil eta 10 neskek. Garaileak Aiara-Kexaa Bolatoki klubeko Alberto Lopez eta Bea Isasi izan dira.

Sailkapena kontutan hartuta, gizonezko lehen 15ek eta emakumezko lehen 3rek, hurrengo ekainaren 8an ospatuko den Euskadiko txapelketan parte hartzeko aukera izango dute.

Aurten Arabako lurraldeari egokitzen zaio final horren antolakuntza eta oraingoan Aiara-Kexaa Bolatoki klubak antolatuko du Kexaako bolatokian. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako bolo jokalari onenak egongo dira bertan.

Testua eta argazkiak: Ricardo Bilbao

Erlazionatuak

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide