Arabako Basogileen elkarteak bere azken batzar orokorraren ondorioak plazaratu ditu eta pinudien egoera azpimarratu du bereziki.
Basogileak kexatu dira Espainiako Ingurumen Ministerioak ez dielako baimena eman pinudiak zerua baliatuta tratatzeko. Aspaldi Aiaraldea.eus-ek jaso zuen adituek konponbide hori zalantzan jartzen zutela pinuen gaitzari begira.
Horren ordez, lurreko tratamendua egin beharko dute eta azaleraren %10ean baino ez. Horregatik, basogileek pinu radiataren ordezkoa bilatzeari ekin diote eta bidaiak egingo dituzte kriptomeria, itsas-pinua eta sekuoia bezalako espezien aukerak aztertzeko.
Elkarteak adierazi du administrazioaren mugek gero eta zailago jartzen duela sektore horretan aritzea eta basogileen produktua 0 kilometrokoa dela, askok eskatzen duten moduan.