aiaraldea.eus

Euskaltegietan matrikulatzeko epea, hilabete amaierara arte irekita

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Euskara  Aiaraldea

Lau euskaltegi daude eskualdean, eta guztietan ireki dute matrikulatzeko epea.

Euskaltegietan matrikulatzeko epea, hilabete amaierara arte irekita
Iazko Euskaraldiari amaiera emateko Laudion eginiko ekitaldiaren irudia. / Aiaraldea.eus | Ikusi handiago | Argazki originala

Ireki dute eskualdeko euskaltegietan matrikulatzeko epea. Irailean egongo da izena emateko aukera, euskaltegietan eta udaletxeetan. Klaseak, aldiz, urrian hasiko dira.  Aurreratu dutenez, maila guztietara egokitutako eskaintza egongo da.

Eskualdean lau euskaltegi daude: Urduñakoa (Alondegian, AEK), Laudiokoak (Udal Euskaltegia eta Berbots AEK) eta Amurriokoa (AEK).

Praktikatzeko aukera
Euskaltegietatik kanpo ere egongo da euskara praktikatzeko aukera, Berbalagun eta Gurasolagun egitasmoen bidez. Kultur jarduerak, txangoak eta bestelako ekintzak ere egongo dira ikasturtean zehar.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa