Atzo izan zen "Arrastiak Faktorian" kultura emanaldien lehen saioa, "Obretan irekita" kanpainaren baitan. Lehenbiziko gonbidatuak Uxue Alberdi Estibaritz eta Oihana Bartra Arenas bertsolariak izan ziren. Eskualdeko bertso eskolako kideak ere aritu ziren eurekin: Unai Mendibil kitarra jotzen eta Izar Mendiguren Cosgaya gaiak jartzen.
Datorren ostiralean Jon Basaguren bakarlariaren txanda izango da. Hala, 20:00etatik aurrera, musikaz edota tokiko produktuekin osatutako afariaz gozatzeko aukera edukiko dute aiaraldearrek.