Bakiolatik Vicalde fabrikara mugituko da Mecet enpresa, hedabideek jakinarazi dutenez

Txabi Alvarado Bañares 2019ko abe. 3a, 07:00

Lau urte eman ditu fabrikak hutsik. / Aiaraldea.eus

Hazteko asmoa duela jakinarazi dute enpresaren jabeek, eta hainbat langile kontratatzeko asmoa azaldu dute.

Arrankudiagako Bakiola poligonotik Laudioko Industriagunean dagoen Vicalde fabrikara mugituko da Mecet enpresa urtarrilean, El Correo hedabideak jakinarazi duenaren arabera. Duela lau urte itxi zuten Vicalde, eta orduz geroztik hutsik egon dira enpresak Gardean zituen bederatzi pabilioiak. Espazio hori okupatuko du aurrerantzean Mecet enpresak, azpiegitura horietan bere garaian burutzen zen ekoizpen-motaren antzeko jarduera bat egiteko: zentral termikoentzako hobekuntzak eta edukiontzi handiek fabrikazioa. Petronor da bere bezeroetako bat (Vicalderena ere bazen).

Enpresaren arduradunek jakinarazi dutenez, hainbat obra egin dituzte azken hilabeteetan Vicalderen azpiegiturak egokitzeko. Izan ere, uste baino hondatuak zeuden, hainbat lapurreta egon direlako. Pabilioiak hartzekodunen lehiaketan zeuden eta horien hasierako prezioa 1,9 milioi eurokoa zen.

Lan eskaintzak
Gaur egun 30 langile inguru ditu Mecetek, baina hazteko asmoa dutela nabarmendu dute enpresako zuzendariek. Gauzak hala, jendea kontratatzeko asmoa dutela jakinarazi dute. Lanbiden argitaratu dituzte lan eskaintza horietako batzuk, baina posta elektroniko bidez curriculumak ere onartzen dituzte, mecet@mecet.net helbidean.

Erlazionatuak

[ERREPORTAJEA] Industria birmoldaketaren ajeak

Txabi Alvarado Bañares 2019 api 17 Aiaraldea

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide