Goazen 6.0 ikuskizuna taularatuko dute Amurrio Antzokian hilaren 27an

Txabi Alvarado Bañares 2019ko abe. 18a, 09:00
Otsailean ere Goazenen emanaldia eskaini zuten Amurrio Antzokian. / Aiaraldea.eus

Bi emanaldi eskainiko dituzte, bostetan lehena eta bi ordu beranduago bigarrena.

Goazen 6.0 ikuskizunaz gozatzeko aukera egongo da Amurrio Antzokian abenduaren 27an. Bi emanaldi eskainiko dituzte, 17:00etan lehena eta bi ordu beranduago bigarrena. Sarrerek 12 euro balioko dute.

Pausoka taldeak ekoiztutako 75 minutuko antzezlan musikala da Gozen 6.0.  6 eta 14 urte bitarteko haur eta nerabeentzat pentsatua dago.

Basakabi udalekuko nondik norakoak kontatzen ditu obrak, umorea, musika eta dantza uztartuta.

Sarrera bikoitza zozketatuko du Aiaraldea.eus-ek. Izena eman hemen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide