San Antongo jaiak ospatuko dituzte Baranbion urtarrilaren 17an eta 18an

Julen Solaun Martinez 2020ko urt. 2a, 07:00
San Anton jaiko artxibo irudi bat. / Aiaraldea.eus

Urtarrilaren 17an, ostirala, eta 18an, larunbata, ospatuko dira Baranbioko San Anton Jaiak. Ostiralean, San Anton egunean, meza egingo da eguerdian baselizan. Hala ere, ekintza gehienak larunbatean antolatuko dira, arratsaldeko zortzietako herri afaria eta hamaiketako erromeria, besteak beste. 

Larunbatean ere, umeentzako eta helduentzako igel txapelketa egingo dira afaria baino lehen, arratsaldeko seietan eta zazpietan, hurrenez hurren. Afaria amaitu eta segidan, pospolo enkantea egingo da eta, erromeria baino hamabost minutu lehenago, irrintzi lehiaketa.

EGITARAU OSOA

Ostirala, urtarrilaren 17a

12:00 // Meza, San Anton baselizan

Larunbata, urtarrilaren 18a
18:00 // Igel txapelketa umeentzat

19:00 // Helduentzako igel txapelketa

20:00 // Herri afaria

21:00 // Pospolo enkantea

22:45 // Irrintzi Lehiaketa

23:00 // Erromeria

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide