Batzordeak sortu dituzte urtarrilaren 30eko greba egunaren harira

Izar Mendiguren Cosgaya 2020ko urt. 9a, 08:36

Bi batzordetan bildu dituzte eskualdeko herriak, urtarrilaren 30eko greba orokorra antolatzeko. Arrazoiak azaltzeko bideoa sareratu dute.

Urtarrilaren 30erako greba orokorra deitu dute Euskal Herrian. Eskualdean ere ekin diote "borroka eguna" prestatzeari. Horretarako, batzordeak sortu dituzte, Aiaraldea Hedabideari adierazi dietenez: "Bi komite eratu ditugu. Batetik, Laudio eta Orozkokoa; eta, bestetik, Amurrio zein Urduñakoa". Amurrio ingurura batu dira Aiarako bizilagunak, eta Laudiora okondoarrak.

 

Eskubide sozialak helburu

Eskubide sozialen karta izango dute helburu, lan, pentsio eta bizitza duina. Aldarrien artean daude erretiro, pentsio eta hitzarmen kolektiboak hobetzea, besteak beste. Horrez gain, generoen arteko soldata zein pentsio arrakala jarri dute jomugan, eskubide sozialak bermatze aldera. Bestalde,aloikairu sozialeko etxebizitzak eskuratzeko eskubideza legez bermatzea eskatuko dute.

Batzordeko kideen esanetan, "hamaika arrazoi daude grebarako". Horiek jendarteratzeko zenbait ekimen egingo dituzte datozen egunetan, mahaiguruak kasu. Erantsi dutenez, astero elkartzen jarraitzeko asmoa dute. Zalantza edo ekarpenetarako posta elektronikoa sortu dute: aiaraldekogrebabatzordea@gmail.com. Ekimenaren nondik norakoak jarraitzeko, berriz, Twitter eta Instagram kontuak jarri dituzte abian. 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide