2020 urt 31 Laudio
Lasai hasi da greba eguneko arratsaldea Laudion. Grebalariek kalejira egin dute Latiorro auzotik, eta Lamuza plazara joan dira gero, bertatik abiatu baita herriko mobilizazio zentrala. Arrakasta nabarmena izan du, mila lagunetik gora bertaratu baitira manifestaziora.