"Hezkidetzan aditua" ikastaro trinkoa antolatu du Kokorikok

Izar Mendiguren Cosgaya 2020ko urt. 10a, 08:06

Hezkidetza ikastaroa landuko du Kokorikok. / Aiaraldea

Kokoriko Hezkuntza Faktoriak Bizkaiko Urtxintxa Eskolarekin batera osatu du prestakuntza. Guztira 100 orduko ikastaroa izango da.

Kokoriko Hezkuntza Faktoriak aurkeztu du dagoeneko 2020ko lehenbiziko ekintza: Hezkidetzan aditua ikastaroa. "Hezkuntza munduan lan egiten duen edonorentzako bideratutako Hezkidetzan aditua ikastaroa egingo dugu", adierazi du Aritz Lili Lekandak. Ikasturte berriari dagokionez, hainbat erronka dituzte esku artean. 

Saioak astelehenetan izango dira, 17:00etatik 20:00etara, "baina asteburu batzuetan ere garatuko da". Edozelan ere, egutegia moldagarria izango da, partaideek eskatuz gero. Jardunaldiak Faktoriaren egoitzan planteatu dituzte, Laudioko Gardeako pabilioian. Alabaina, parte hartzaileen arabera eskualdeko beste herriren batean egin daiteke, adierazi dutenez. 

Prezioari dagokionean Aiaraldea Kooperatiba Elkarteko bazkideentzat 40 euro balioko ditu ikastaroak, eta gainontzekoentzat 50€. "Bizi esperientzietan oinarritutako trebakuntza izango da, metodologia parte hartzaileduna; teoria eta praktika uztartuko dira". Izena emateko www.labur.eus/formakuntzak_kokoriko  helbideko fitxa bete behar da, "eta zalantzarik izatekotan hezkuntza@aiaraldea.eus posta elektronikora idatzi".

Otsailetik ekainaren 8ra luzatuko dira saioak, eta bost bloketan bereizi dituzte ardatzak: teoria feministaren oinarriak, proiektuen planifikazioa eta kudeaketa balioen iksupegitik, pedagogia feministak eta hezkidetzaren estrategiak, hezkidetzako esperientzia bat, eta lanen aurkezpena. Izan ere, prestakuntzaren amaiera gisa, bakoitzak lan bat osatu beharko du.

Bloke bakoitzaren baitan, ondorengo gaiak jorratuko dira:

  • Genero sistemak

  • Feminismoaren oinari teorikoak

  • Ahalduntzea eta boteretzea

  • Feminismo dekoloniala eta antiarrazista

  • Euskal Herriko genealogia Feminista

  • Indarkeria sexista egiturazko fenomenoa

  • Indarkeria sexistaren prebentzioa

  • Sexuazio prozesuak eta emozioak

  • Hizkuntza eta irudia

  • Genero eraikutnzak eta haurren garpaena

  • Pedagogia feministarantz

  • Hezkidetza jarduera hezitzailean

  • Gorputza gure bizitoki

  • Aniztasun funtzionala eta sexualitatea

Ez da Kokorikok antolatutako lehenbiziko hezkuntza ikastaroa. Iazko urtarrilean hezkuntza jardunaldiak egin zituzten Urduñan, eta hezkuntza ez-formalari begira ere zenbait ikastaro burutu dituzte 2019an zehar: 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide