Ekitaldia egingo du Aiaraldeko Greba Batzordeak bihar, ostirala. 18:30ean jarri dute zita Urduñako frontoian, argazki masiboa egiteko. Kotxe karabana egingo dute jarraian, Amurrio, Laudio eta Orozko zeharkatzeko.
Datorren urtarrilaren 30eko Greba Orokorrerako prestatutako egitaraua aurkeztea izango da ekimenaren xedea. Azken asteetan dozenaka lagunek hartu dute parte herrietan sortu diren batzordeetan, grebaren nondik norako guztiak antolatzea helburu.
Indar ugari bideratu dituzte propaganda egitera:
Lan eta lan aritu gara egun hauetan #U30GrebaOrokorra prestatzeko: pankartak, propaganda banaketak...
— Aiaraldeko Greba Batzordea (@AiaraldeaGreba) 2020(e)ko urtarrilaren 7(a)
Ainmatu parte hartzera, batuta indartsuago gara! pic.twitter.com/0gXT3aoGT1
Baina ez dira horretara mugatu. Ikastetxeetan aurkezpenak egiteari ere ekin diote. Zaraobe Institutuan eta Aresketa Ikastolan egon dira aste honetan. Gaur -urtarrilak 16- aldiz, Laudio Ikastolan egingo dute aurkezpena:
Zaraobe Institutuan izan dira gazte mugimenduko eta mugimendu feminstako kideak, bertako ikasleekin Greba Orokorrerarko arrazoiak konpartitzen.
— Aiaraldeko Greba Batzordea (@AiaraldeaGreba) 2020(e)ko urtarrilaren 14(a)
???? Bihar Amurrioko Aresketa Ikastolan eta urtarrilaren 16an Laudio Ikastolan izango gara#U30GrebaOrokorra pic.twitter.com/FZXkCgrDS8
Dudak eta kezkak partekatzeko telefonoa
Horrez gain, Aiaraldeko Gazte Greba Komiteak bi bideo plazaratu ditu, eskualdearen egoera ekonomikoari buruzkoa bata eta grebaren nondik norakoei buruzkoa bestea.
Gainera, kontakturako posta elektroniko bat (aiaraldekogrebabatzordea@gmail.com) eta Whatsapp zenbaki bat (615112426) jarri dituzte herritar ororen eskura. “Dudak dituzu? Greban parte hartu nahi duzu eta ez dakizu nola? Enpresako nagusiak trabak jartzen dizkizu? Lasai! Bidali iezaguzu mezu bat”.
Gehiengo sindikala eta 100 eragile baino gehiago
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deitu du Urtarrilaren 30eko Greba Orokorra. Gehiengo sindikala eta 100 eragile baino gehiago barnebiltzen dituen plataforma da, eta grebarekin hainbat aldarri jarri ditu mahai gainean: “azken lan erreformak bertan behera uztea, 1.080 euroko gutxieneko pentsioa jartzea, soldata arrakalarekin amaitzea, lanaldia 35 ordura jeistea eta 1.200 euroko gutxieneko soldata izatea, besteak beste”.