Greba Orokorra deitu du Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak datorren urtarrilaren 30erako. Testuinguru horretan, greba batzordeak antolatu dira eskualdeko herrietan. Gaur indar erakustaldia egin dute Aiaraldeko mugimendu feministako, pentsiodunen mugimenduko, gazte mugimenduko eta langile mugimenduko kideek. Greba Orokorrerako antolatu duten egitaraua aurkeztu dute Urduñako frontoian.
Agerraldiaren ostean kotxe karabana batek Urduña, Amurrio, Laudio eta Orozko zeharkatu ditu, grebako aldarriak lau haizetara zabalduz.