Anbulatorio paretik abiatu dira eta Laudioko herrigunea zeharkatu ostean iritsi dira Tubacex lantegiaren sarrerara. Eskualdeko pikete zentrala burutu dute bertan gaueko bederatzietan. Presentzia polizial handia egon da. Ertzaintza grebalariei oldartu zaie fabrikara sartu nahi zuten beharginentzako pasilloa sortzeko.