PSE-EE: "Greba orokorreko ekintza bandalikoak salatu nahi ditugu"

Izar Mendiguren Cosgaya 2020ko urt. 31a, 07:00

PSE-EEk ohar baten bidez salatu ditu greba orokorreko zenbait ekintza. / Aiarako PSE-EE

Aiarako PSE-EEk prentsa ohar bidez salatu ditu Greba Orokorreko zenbait ekintza.

"Alderdi sozialistatik greba orokorraren deialdia egin zenetik gaur arte gure herrietan egindako bandalismo guztiak salatu nahi ditugu". Batetik, larunbatean Amurrion jazotako ekimenaren aurkako jarrera agertu dute PSE-EEko kideek: "Elexondo kaleko errepidea moztu zuten zebrabideetan panpinak jarrita eta margoa botata odola izango balitz bezala. Herriko zenbait tokitan paperak jaurti zituzten gainera".

Horrez gain, zenbait bulego eta paretetako pintadak arbuiatu dituzte PSE-EEko kideek: "Horietako batzuetan udaltzainek edota ertzainek esku hartu behar izan dute, esaterako, Laudioko Altxortegi Publikoaren egoitzan eragindako txikizioan", erantsi dute.

Zentzu horretan, sozialistek adierazi dute giza eskubideen premisapean ekintza bandalikoak onartezinak direla; "eta zentzu horretan, Aiarako Kuadrilletako udaletxeetan mozioak aurkeztu dituztenek publikoki horrelako ekintzak eta gertaerak ez kondenatzea salatzen dugu". 

Ildo beretik, greba orokorra jarraitu duten eragile politiko eta sozialek deialdiarekin bat ez egitea erabaki duten norbanakoen errespetua defendatu beharko lukete, PSE-EEren iritziz, "udalaren, enpresen eta pertsonen ondasunak babestearekin batera".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide