Sindikatuek azaldu dutenez, bajan zegoela guraso ardurak betetzeagatik zigortu du enpresak langilea, besteak beste; nahiz eta honek medikuaren gomendioak jarraitu zituen uneoro. Elkarretaratzearen ostean bildu dira enpresa batzordeko kideak zuzendaritzarekin, eta hauek eutsi egin diote kaleratzeari.
Gauzak hala, epaitegian jarraituko du aferak, zigortutako beharginak salaketa jarri baitu.