Gaur arratsaldean eman du Eusko Jaurlaritzak Arabako ikastetxe guztiak ixteko erabakiaren berri. Aiaraldeko hezkuntza zentro gehienei eragingo die neurriak, bihartik -osteguna- aurrera. Erakundeak azaldu martxoaren 25era arte egongo dela indarrean itxiera, koronabirusa prebenitzeko.
Hemen irakurri daiteke Eusko Jaurlaritzak familientzako bideratu duen zirkularra.
Nekane Murga Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko kontseilariak eman du erabakiaren berri. Bere hitzetan, momentuz ez dute aurreikusten Bizkaia eta Gipuzkoan antzeko neurririk hartzea, gaixotasunagatik kutsatuta herritar kopurua txikiagoa delako.
Eskualdeko herrietako udalek ere hainbat neurri hartu dituzte, hemen ikusi daitezkeenak.
Albistea eguneratzen joango gara informazio gehiago izan ahala.