“Aiaraldea Zainduz” ekimena jarri dute abian, koronabirusaren aurrean elkartasun sareak ehuntzeko

Txabi Alvarado Bañares 2020ko mar. 14a, 20:45

"Aiaraldea Zainduz" ekimena sortu berri dute.

Laudio, Amurrio, Aiara, Okondo eta Orozkoko bizilagunei laguntzea da ekimenaren xedea.

“Aiaraldea Zainduz” ekimena abiatu dute eskualdean, koronabirusaren aurrean “elkartasun sareak” ehuntzeko. Laudio, Amurrio, Aiara, Okondo eta Orozkora bideratutako ekimena izango da. Boluntario sarea eratzea dute helburu, herri horietako bizilagunak laguntzeko, “arrisku handiena edo premia bereziak dituzten pertsonei batez ere eta osasun-jarraibideak errespetatuz betiere”.

Bizilagun orori luzatu diote sarean parte hartzeko deia. 618 97 81 92 telefonora edo aiaraldeazainduz@gmail.com helbidera mezu bat bidali beharko da horretarako.

Telegram kanal bat ere sortu dute, “Covid-19 birusaren inguruko Aiaraldeko unean uneko informazioa jasotzeko”.

Eskualdean sortzen den mota honetako bigarren ekimena da hau, Laudioko gazte batzuek ere laguntza taldea eratu berri baitute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide