Osakidetzak txostena plazaratu du atzoko egoerari buruz eta Aiaraldean zenbaki argiak utzi ditu. Atzo, 20:00etan, osasun sistemak bere datuak osatzen bukatu zuenean, koronabirusak gaixotutako pertsonen kasu positiboak 18ra heldu ziren eskualdean, hau da, asteazkenean baino 4 gehiago.
Herri guztietan jaso da kasu bat gehiago eta, ondorioz, Laudion 11 dira, Amurrion 3, Aiaran 2 eta Urduñan 2. Guztira, egun batetik bestera %28 baino gehiago egin du gora kopuruak.