Osakidetzak zabaldu berri du atzo 20:00etan bildutako datuekin osatutako koronabirusari buruzko txostena. Guztira, Aiaraldean 26 kasura heldu da kutsatuen zenbaketa.
Zehazki, Laudion 12 dira, Amurrion 6, Urduñan 4, Aiaran 2, Artziniegan 1 eta Orozkon 1. Laudiok jarraitzen du izaten kutsatu gehien dituen udalerria, baina ostegunetik kasu bakarrean besterik ez da handitu kopurua.
Amurrion, ordea, gaixotuak bikoiztu dira; 3tik 6ra igaro dira. Efektu bera nabaritu da Urduñan: 2 ziren ostegunean eta 4, aldiz, atzo.
Aiaran 2 kutsatuak ez dira osatu oraindik. Datu llarrienak, agian, Artziniega eta Orozkotik datoz: kasu bana agertu baitira lehenengo aldiz.