Osakidetzak plazaratu berri du txostena, jakinarazteko zein zen egoera atzo 20:00etan Covid-19ari dagokionez.
Lurraldeko joera jarraiki, eskualdean gora egin dute positiboek, baina zenbakia zein ehunekoa jaitsi dira aurreko egunekin alderatuta.
Gauzak horrela, koronabirusaren 40 kasu daude guztira Aiaraldean, baina soilik 6 gehiago. Ostiralean zein larunbatean 8 positibo berri zenbatu zituzten egunero, hau da, %44,4 eta %30,7ko igoera eman zen. Atzokoekin alderatuta, aldiz, gorakada %17,64 geratu da.
Egoera herrika
Zehazki, Orozkon nabarmen areagotu ziren positiboak eta 2 gehiago diagnostikatu zituzten. Aiaran ere 2 gaixo berri dituzte eta Urduñan eta Laudion, ordea, bana.
Laudiok jarraitzen du izaten herririk kutsatuena 15 kasurekin. Dena den, EAEko zerrendan jaisten ari da sailkapenean, eta jadanik 21. herri "kutsatuena" izatera igaro da.
Amurriok positibo kopuru berarekin igaro zuen atzo eguna, 8. Urduña 7 kasutara heldu zen, eta Aiaran 5 dira positibo eman dutenak dagoeneko. Orozkon, berriz, 3 dira herritar kutsatuak eta Artziniegan 2 kasurekin mantendu dira.
EAEko joera orokorra da gora egitea, Berez, Bizkaiak atzo gainditu zituen Arabako kasuak; 1032 eta 1009, hurrenez hurren. Gipuzkoa gehituta, 2.421 dira postiboak EAEn eta hildakoak 120.
Eskualdeko kasu positiboen bilakaera egunka: