50 positibora heldu ziren atzo koronabirus kasuak Aiaraldean

Aitor Aspuru Saez 2020ko mar. 25a, 19:49

Osakidetzak publiko egin berri du atzoko txostena. / Aiaraldea.eus

Diagnosi berri gehienak Amurrion izan ziren, baina Laudiok eta Urduñak ere izan zituzten. 

Osakidetzak gaur eguerdian argitaratu du txostena, atzo 20:00ak arteko datuekin. Zenbaketa berriak 50 positibo utzi ditu eskualdean; 3 gehiago Amurrion, eta bana Laudion eta Urduñan.

Hazkunde handiena Amurriok jaso du, egun bakarrean 9 kasutik dozenara pasa baita, hau da, % igo da positibo kopurua. Laudiok 18 erirekin bukatu zuen eguna, Urduñak 8rekin, Aiarak 6rekin eta Artziniegak zein Orozkok ere 3rekin. Alegia, hiru udalerritan ez zen diagnosirik gehitu.

Eskualdeko batezbestekoaren hazkundea %11,1ean geratu da. Hau da, atzokoa ere murriztu du. Gauzak horrela, Laudio Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako kasu positiboen zenbaketa zerrendan 23. postura jaitsi da, baina Amurrio 28. kokatu da.

Atzo zenbaketak, EAE osoari dagokionez, ez ziren oso baikorrak izan. 150 udalerri baino gehiago dira jadanik kutsatuak, 3.271 lagun guztira. Bizkaian daude gehienak; 1.501. Araban 1.207 ziren eta Gizpuzkoan 563.

Egun batetik bestera 527 kasu gehiago identifikatu dira, %69,45 hazkundea suposatzen du horrek aurreko egunari dagokionez eta kopuru orokorrean, atzokoak %19,2a izan ziren.

Hildakoak ere ugaritu dira: 155 hain zuzen. Bestalde, zaintza bereziak behar dituzten herritarrak 155 izan ziren atzo, eta ospitaleratuak 1.150.

Eskualdeko bilakaera egunka eta asteka

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide