Osakidetzak eguerdian plazaratu ditu atzo jazotako koronabirus kasu berrien datuak. Larunbateko kopuruarekin osatutako txostenak itxaropenerako tartea uzten bazuen, igandeko zenbaketa ez da hain baikorra izan.
Berez, 16 positibo gehitu zituen osasun sistemak Aiaraldean eta 129ra heldu dira. Larunbatean 9 izan ziren soilik eta aurreko hiru eguneko joera apurtu zuen (asteazkenean 17, ostegunean 18 eta ostiralean 19 positibo egon baitziren, hurrenez hurren), baina atzoko datuekin gaixo berriek %177an egin dute gora aurreko eguneko igoerarekin alderatuta.
Gauzak horrela, Laudiok 57 kasu ditu, hau da, 9 gehiago. EAEko 17. herririk kutsatuena da. Amurriok 34 ditu eta Urduñak 13. Igandean biek 3 positibo berri erregistratu zituzten. Aiaran 9ra heldu dira eta Orozkon 5era. Alegia, biek kasu berri bana dute.
Artziniegak eta Okondok eutsi egin diote, 7 eta 4 kasurekin, hain zuzen.
EAEn 306 positibo gehiago identifikatu zituzten eta guztira 6.057 dira. Herrialdeka Bizkaiak 2.937 ditu, Arabak 2.049 eta Gipuzkoak 1.071. Hildakoak 297 dira. Hau da, atzo 32 lagun gehiago zendu ziren. Txosten osoa hemen irakurri daiteke.