%120 hazi ziren atzo koronabirus positibo berriak eskualdean

Aitor Aspuru Saez 2020ko api. 2a, 19:07

Laudioko anbulatorioa asteartean. / Aiaraldea.eus

Aiaraldean 11 kasu berri detektatu zituen atzo Osakidetzak, eta diagnosi berriak bi egunez jarraian behera egin ostean, atzo berriro biderkatu ziren. Jadanik 151 positibora heldu da eskualdea.

Osakidetzak txosten berria plazaratu du koronabirusaren egoerari dagokionez, eta datuak ez dira baikorrak Aiaraldean. Izan ere, bi egunez jarraian positibo berrien kopuruak murriztu ostean, atzo biderkatu egin ziren. 5 kasutik 11ra egin zuen jausi zenbaketak. Horrek suposatzen du %120ko hazkundea positibo berrietan, asteartetik asteazkenera.

Diagnosi  berri gehienak Laudion izan ziren; 6. Urduñan 3 kasu gehiago baieztatu ziren, eta Amurrion 2. Gainerako herriek mantendu egin dituzte kopuruak.

Gauzak horrela, Osakidetzak Laudion 68 kasu erregistratu ditu -EAEko 17. herri kutsatuena da-, Amurrion 36, Urduñan 17, Aiaran 10, Orozkon 9, Artziniegan 7 eta Okondon 4.

Populazioari dagokionez, eta Eustaten datuak hizpide hartuta, udalerririk kutsatuena Urduña da (%0,39) eta gero doaz Laudio (%0,37), Artziniega (%0,36), Amurrio, Aiara eta Orozko (%0,34) eta Okondo (%0,33). Arakaldok eta Arrankudiaga-Zollok ez dute kasurik erregistratu.

Edonola ere, herritarrek dakitenez, zalantzak daude datu orokorrei buruz, testak ez baitira egiten susmagarri guztiekin. Hala azaldu du Joseba Vivanco Artziniegako alkateak, bere ama berriki zendu baita. Ez da gauza bera salatu duen lagun bakarra Aiaraldean.

EAEn 472 kutsatu gehiago egon ziren atzo, hau da, aurreko egunean baino 47 gutxiago. Guztira 7.317 dira, 3.682 Araban, 2.347 Araban eta 1.288 Gipuzkoan. Krisialdian 412 hildako erregistratu dituzte eta atzo 43 gehiago zendu ziren, aurreko langa gaindituta.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide