Emakume bat erasotua izan zen atzo Laudion. Genero indarkeria egotzita atxilotu zuten gizonezkoa. Hori dela eta, erasotuari babesa adierazteko etxeen kanpoaldeak erabili dituzte aldarrikapenak jartzeko, Mugimendu Feministak egindako deialdiari jarraiki.
Facebook kontuan argitaratu dituzte jasotako argazkiak. "Astin ditzagun irudimena eta atera ditzagun balkoi eta leihoetara eraso matxisten aurrean gure babes eta autodefentsa feministako indar guztiak! Erasotzaile, etxean edo kalean, gaur eta beti, aurrean izango gaituzu! Erasorik ez erantzunik gabe!", adierazi dute.
21:00etan izan da "kazerolada", eskualdeko herri guztietan: "Bizitzen ari garen egoera latz honetan ere ez dugu onartuko inolako erasorik, aski da! Erasoen aurrean, autodefentsa feminista!".
Laudioko Udalak, bere aldetik, erasoa gaitzetsi eta bihar balkoiak apaintzera deitu ditu herritarrak, ohar baten bidez.
Argazkiak: Aiaraldeko Mugimendu Feminista