Asteazkeneko datuekin datu historiko berria ezarri du Osakidetzak. Izan ere, eguneroko egoeraren berri emateko txostenak argitaratzen hasi zenetik, osasun sistema publikoak inoiz ez du kasu gutxiago erregistratu.
Atzo positibo berri bakarra topatu zuten Amurrion eta, ondorioz, 198 dira guztira, Amurrion 62. Hori bai, gainerako herriek astearteko datuei eutsi diete: 79 Laudion, 19 Urduñan, 14 Aiaran, 11 Orozkon, 8 Artziniegan eta 5 Okondon.
Aintzat hartu beharra dago Osakidetzat test gehiago egin dituela azken egunetan Covid-19 kutsatuak identifikatzeko. Atzo 1.780 proba izan ziren, asteartean baino gehiago.
Hala ere, Aiaraldean asteartean 8 positibo berri topatu zituzten eta atzo bakarra. Amurrioko eta Laudioko anbulatorioek, dena den, adierazi dute ez direla hasi oraindik test azkarrak erabiltzen.
EAEn 9.806 kutsatu daude momentuz. 5.182 Bizkaian, 2.868 Araban eta 1.756 Gipuzkoan, Osakidetzaren arabera. 689 herritarren heriotzak aitortu ditu osasun sistema publikoak.