Atzo koronabirus positibo bakarra diagnostikatu zuten Aiaraldean, Laudion, hain zuzen

Aitor Aspuru Saez 2020ko api. 15a, 18:54

Amurrioko anbulatorioa./ Aiaraldea.eus

Eskualdeak gutxiengo historikoa errepikatu zuen atzo, eta apirilaren 8an bezala, kasu bakarra erregistratu zuen Osakidetzak Laudion.

Apirilaren 2tik aurrera, Covid-19ko pandemiaren zabalpena moteltzen hasi da Aiaraldean: egun bakarrean kasuak 20tik 5era jaitsi ziren, eta apirilaren 8an erregistro historikora heldu ziren, herritar bakarra kutsatu baitzen Amurrion.

Atzo datu baikor hori errepikatu zen, eta koronabirus kasu berri bakarra jazo zen Laudion. Azken 5 eguneko markarik onena izan da. Izan ere, kutsatu berrien kopurua baretu bada ere, apirilaren 9an 2 gaixo gehiago topatu zituzten, apirilaren 10ean 3, eta apirilaren 11n eta 12an bosna egunero.

Eskualdeko kasuen bilakaera
Guztira 221 positibo sailkatu ditu Osakidetzak Aiaraldean; 83 Laudion, 65 Amurrion, 20 Urduñan eta Aiaran, 14 Orozkon, 9 Artziniegan eta 5 Okondon.

Eskualdeko jaitsiera EAEn gertatutakoarekin bat dator. Berez, jadanik 11.226 gaixo badaude ere  (6.085 Bizkaian, 3.055 Araban eta 2.086 Gizpuzkoan) apirilaren 7tik aurrera egunero murriztu da kutsatu berrien kopurua. Apirilaren 7an 443 izan ziren, eta atzo 207. Hau da, %53,2  txikitu da eri kopurua. Hildakoei dagokienez, 859ra heldu zen atzo EAE, aurreko egunean baino 28 gehiago. 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide