Oinherrik manifestua atera zuen astearen hasieran, haurtzaroa erdigunean jarri eta umeen eskubideak aldarrikatzeko. Umeen gizarteratzea eta eskubide zein aldarrikapenak bistaratzea dira ekimenaren helburuak. Hala, 12:00etan balkoi zein leihoetan txalo zaparrada egiteko deia zabaldu dute.
Oinherri Euskal Herriko hezkuntza eragile ezberdinek osatzen dute, tartean Kokoriko ere dago. Hain zuzen, astearen hasieran egin zuten publiko konfinamendu egoerari buruzko irakurketa. Ildo beretik, umeen esperientzia eta gogoetak bildu zituzten bideoan, ekimenaren premia bistaratzeko: