Lezamako Bat Gara txakolindegiak Covid-19aren ikerketarako dirua biltzea helburu duen enkante batean parte hartuko du

Julen Solaun Martinez 2020ko api. 29a, 07:00
Bat Gara txakolindegia, zerutik ikusita. / Bat Gara

Espainia, Portugal eta Andorrako berrogeita hamar upategi inguruk parte hartuko dute guztira ongintzako enkantean.

Lezamako Bat Gara txakolindegiak Artisan Wine Attraction elkarteko ardo enkantean parte hartuko du. Ekimen horretarako diru-irabaziak koronabirusari aurre egiteko txertoaren ikerketara bideratuko dira. Guztira, Espainia, Portugal eta Andorrako berrogeita hamar upategi inguruk jarriko dituzte haien produktuak salgai, eta ehun ardo eta oliba olio botila bat erosi ahalko dira.

Enkanteak pasa den apirilaren 15ean hasi ziren eta astero lote bana eskainiko da. Ekimena hiru astez luzatuko da guztira. Taldearen Facebookean emango da enkantearen egoeraren berri. Aipatu bezala, irabazi guztiak CSICko Bioteknologia Zentro Nazionalera bideratuko dira Covid-19aren pandemiaren efektuak ahalik eta lasterren pairatzeko helburuarekin.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide