Azken bi egunetan gorakada nabarmena izan dute Covid19ko positiboek Aiaraldean. Izan ere, bi egunetan 77 kasu azaleratu dira.
Roberto Gonzalez Santisteban Osakidetzako medikuak mezua zabaldu du sare sozialetan lasaitasuna eskatzeko. Osasun langilearen arabera, diagnosi gehienak zaharrak dira eta pertsona zaurgarriei egindako analisien ondorioak dira.
Berez, PCR eta odol analisiak egiten ari da Osakidetza jakiteko antigorputzak dituzten hainbat lagunek. Medikuak adierazi duenez, adibidez, astelehenean abiatutako probei esker jakin izan zuten 51 lagunetik 46 igaro zutela birusa, eta jadanik asintomatikoak direla.
Gonzalezek erantsi du egun hauetan positibo berriak oso gutxi direla eta gehien-gehienak zaharrak direla, baina hala ere zenbatu behar dira.
Medikuak gehitu du jende gutxi dagoela ospitaletan eta egoerak hobera egin duela, nahiz eta prebentzio neurriak mantendu diren.