6 kutsatu berrirekin, pasa den asteko gaixo berrien kopurura itzuli da Aiaraldea, 3 egunez positiborik gabe egon ostean

Aitor Aspuru Saez 2020ko mai. 6a, 14:51

Jendea kaleetara itzuli da ordutegi mugatuak jarraiki. / Aiaraldea.eus

Atzo Osakidetzak koronabirusaren dozena erdi kasu berri detektatu zituen eskualdean; 4 Laudion eta beste 2 Amurrion.

3 egun positibo berri topatu gabe igaro eta gero, atzo osasun sistema publikoak 6 gaixo berri identifikatu zituen Aiaraldean. Zehazki, 4 aurkitu ziren Laudion eta 2 Amurrion. 355 kutsatu dira eskualdean erregistratu direnak eta jadanik bi udalerrik gainditu dituzte bi zenbakiko zifrak; Laudion 127 dira eta Amurrion 101.

Hala eta guztiz ere, atzoko positibo kopurua mantendu da pasa den asteari dagokionez, ostegunean eta ostiralean 6 gaixo berri aurkitu baitzituzten.

Horrela, gainerako herriek ez dituzte euren datuak aldatu 4 egunez eta Aiarak 61 kasu izan ditu, Urduñak 29, Orozkok 19, Artziniegak 12 eta Okondok 6.

 

EAEri begira, Aiaraldeko datuek ez dute inolako eragin berezirik. Berez, atzo 253 positibo berri egon ziren eta 3.400 laguni egin zizkieten probak. Guztira 16.679 kasu dira erkidegoan; 9.461 Bizkaian, 4.397 Araban eta 2.821 Gipuzkoan. Atzo 11 herritar gehiago zendu ziren eta hildakoen kopurua 1.364ra heldu da. Oraindik 504 pertsona daude ospitaleratuta eta horietako 80 ZIUn daude. 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide