AZKEN DATUAK

Maiatzaren 9an 2 koronabirus positibo gehiago besterik ez zuen aurkitu Osakidetzak Aiaraldean

Aitor Aspuru Saez 2020ko mai. 10a, 13:25

Laudion jende ugarik paseatzen du ibaiaren alboan. / Aiaraldea.eus

Larunbatak bi kasu gehiago utzi zituen birusakAiaraldean, bat Laudion eta bestea Amurrion. Guztira, 371 dira eskualdeak erregistratu diren kutsatuak.

Ostiralean 7 kutsatu topatu eta gero, atzo Osakidetzak 2 koronabirus positibo gehiago baino ez zuen detektatu. Bat Laudion izan zen eta udalerri horren kopurua 134 da, eta bestea Amurrion izan zen, non datua 105era heldu den.

Aste honetan, momentuz, 22 izan dira gaixo berriak, asteartean 6 izan ziren, asteazkenean 3, ostegunean 4, ostiralean 7 eta atzo 2. Astelehena kenduta, ez baitzuten positibo berririk aurkitu, atzokoa da markarik onena maiatzeko lehen aste osoari dagokionez.

Kasu gehienak eskualdeko udalerri populatuenetan jazo dira, Laudion 11 eta Amurrion 6, baina ostiralean 3 agertu ziren Orozkon. Beste bana Aiaran eta Urduñan izan ziren.

Gauzak horrela, Aiarak 62 positibo izan ditu pandemia hasi zenetik, Urduñak 30, Orozkok 22, Artziniegak 12 eta Okondok 6. Guztira, 371.

Maiatzaren 9an 3.139 herritarri egin zizkien testak Osakidetzak EAEn eta horietako 124 izan ziren positibo. Erkidegoan 17.677 kutsatu egon dira; 10.021 Bizkaian, 4.649 Araban eta 3.007 Gipuzkoan. Atzo 15 lagun gehiago zendu ziren eta hildakoen kopurua 1.418ra heldu da. Atzo 40 ospitaleratuk lortu zuten alta, baina oraindik 361 dira. 70 ZIUn daude, hau da, 2 gutxiago.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide