Herriz herrikako koronabirusaren datuak emateari utzi dio Eusko Jaurlaritzak

Aitor Aspuru Saez 2020ko mai. 14a, 15:47

OSakidetzak gaur jadanik ez du udalerrika datuen berri eman. / Aiaraldea.eus

Pandemia hasi zenean, Osakidetzak ekin zion egunero txostena argitaratzeari, kutsatuen kopurua jakinarazteko. Besteak beste, herrikako datuak eskaintzen zituen, baina gaur utzi diote lan hori egiteari.

Osakidetzak, momentuz, ez du jakinaraziko zein den pandemiaren bilakaera herriz herri. Hala azaldu dio Esko Jaurlaritzako prentsa zerbitzuak Aiaraldea hedabideari. Erakundeak adierazi du positibo kopurua jaitsi dela eta, ondorioz, ikertzen ari direla nola landuko duten daukaten informazioa.

Alarma egoera hasi zenetik, Aiaraldeak eskualdeko gaixoen datuen jarraipena egin du egunero, Osakidetzak sareratzen zuen txostena baliatuta. Gaur, ordea, txostenak ez du herrikako kutsatuen kopururik argitu eta litekeena da horrela jarraitzea. Berez, bihar azalduko du Eusko Jaurlaritzak hemendik aurrera zein informazio eta nola zabalduko duen.

Eusko Jaurlaritzako prentsa zerbitzuak argitu du datu horiek eskuratzeko modu bakarra txostena dela eta, momentuz, ez dutela horren berri emango Jaurlaritzak ez badu bihar kontrakoa erabakitzen.

Edonola ere, Osakidetzak jarraitzen du Covid-19ari buruzko txostena sareratzen, baina jasotzen dituen datuak orokorrak dira. Esaterako, atzo 157 kasu positibo gehiago diagnostikatu zituen eta 12 herritar gehiago zendu ziren.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide