AZKEN DATUAK

COVID-19 positibo bat detektatu da Orozkon

Julen Solaun Martinez 2020ko mai. 25a, 16:29

Orozkoko osasun zentroa, artxibo irudi batean. / Aiaraldea.eus

Iragan astean hiru kutsatu berri detektatu ziren Laudion eta beste bat Urduñan.

COVID-19 positibo berri bat egon zen atzo Orozkon. Azken egunetako bosgarrena izan da, hilaren 21ean (osteguna) eta 22an (ostirala) bi eta bat kutsatu, hurrenez hurren, detektatu baitziren Laudion.19an, asteartea, berriz, Urduñan topatu zen koronabirus kasu berri bat. Azken zazpi egunetan ez da Aiaraldeko beste herrietan inolako positiborik kontabilizatu.

Horrenbestez, 381 kutsatu detektatu dira dagoeneko eskualde osoan krisia hasi zenetik: 139 Laudion, 109 Amurrion, 62 Aiaran, 30 Urduñan, 23 Orozkon, 11 Artziniegan eta 7 Okondon. Beste herrietan ez da momentuz positiborik izan, Osakidetzako datuen arabera.

Euskal Autonomi Erkidegoari dagokionez, PCR probaren bidez bi kasu berri antzeman ziren atzo, biak Bizkaian. Test azkarren bidez, beste lau detektatu ziren. Kontuan hartu beharra dago atzo 1.367 PCR proba eta 350 test azkar egin zirela atzo erkidego osoan. Guztira, 19.392 positibo egon dira momentura arte, zeinetatik 17.417 sendatuta dauden.

Probintziaka zenbatuta, 10.517 positibo egon dira orain arte Bizkaian, 4.853 Araban eta 3.153 Gipuzkoan.

Hildakoei erreparatuta, sei pertsona zendu ziren atzo EAEn eta 1.500 dira dagoeneko koronabirusagatik hildako herritarrak. Ospitaleratze berri bat egon zen ere, baina ZIUn 33 pertsona mantentzen dira, hereneguneko zifra berbera.

Erlazionatuak

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide