Sentitu, esperimentatu, gozatu eta sortu. Ekintza horiek sustatuko ditu Kokoriko Hezkuntza Faktoriak 2020ko udalekuen eskaintzan. Aritz Lili Lekanda kidearen hitzetan, natura, mugimendua, askatasuna eta jolas librea bultzatuko dute jardueretan. Egoerari erantzunez, talde txikiak sortuko dituzte, eta segurtasun protokolo guztiak kontuan hartu dituzte.
Sei txanda
Guztira, sei txanda eskainiko dituzte Olarte auzoan (Laudio). "Baserri inguruko baso batean arituko gara. Haurrak Luiaondon jasoko dira". Ordutegiari dagokionez, 9:00etatik 13:00etara luzatuko da egitaraua.
Lau egunekoak izango dira udaleku gehienak. Lehenbiziko txanda uztailaren 13tik 17ra izango da, bigarrena 20tik 24ra, hirugarrena 27tik 31ra, laugarrena abuztuaren 3tik 7ra, bosgarrena abuztuaren 10etik 14ra eta azkena abuztuaren 31tik irailaren 4ra.
Izena emateko hiru modu
Apuntatzeko epea ekainaren 8an hasiko da. "Izen-ematea egiterakoan ordainketa egiteko modua azalduko da". Internet bidez, telefonoz (693855312 zenbakira deituta) edo hezkuntza@aiaraldea.eus helbidera mezua bidalita gauzatuko da erreserba. Prezioei dagokienez, bazkideek deskontua izango dute. Informazio guztia sare sozialetan zabaldu du Aiaraldea Ekintzen Faktoriak: