Terrazeoan udako telebista saioa estreinatuko du gaur Aiaraldea hedabideak, gaueko bederatzietan. Programaren atal berri bat argitaratuko da astelehenero, 20:00etan.
Aiaraldea Ekintzen Faktoriako Ekonomatuak Abasto plazan duen Ekonomatuko terrazan grabatuko da saioa, eta bi osagai nagusi izango ditu: solasaldiak eta eskualdeko sortzaileen emanaldi laburrak.
Gaurko saioan bi elkarrizketa egongo dira: Ekonomatuko Ainhoa Garayori eginikoa alde batetik, eta Isa Diaz idazlearekin izandakoa bestetik. Izaskun Del Cerro musikari urduñarrak, aldiz, piano-pieza bat joko du saioari amaiera emateko.