Gaur eguerdian plazaratu du Osakidetzak atzoko koronabirusaren datuen txostena eta 9 kasuren berri eman du. Zehazki, atzo 4 positibo detektatu zituen Laudion, 2 Urduñan, beste 2 Orozkon eta 1 Amurrion.
Aste honetan, momentuz, 10 dira gaixo berriak. Gauzak horrela, eskualdeko kutsatuen kopuruak hurrengoak dira pandemia hasi zenetik:
- Laudio: 194
- Amurrio: 132
- Aiara: 69
- Urduña: 47
- Okondo: 7
- Orozko: 27
- Artziniega: 17
- Arakaldo: 0
- Arrankudiaga-Zollo: 0
- Aiaraldea: 493