Pasa den astean 29 positibo jaso eta gero eskualdean, atzo kasu bakar berria agertu zen Aiaraldean, Laudion, hain zuzen. Berez, 35 gaixo berri diagnostikatu zituen atzo Osakidetzak Araban eta horietako 32 Gasteizen izan ziren.
Bizkaian kasu kopurua 180 izan zen, baina Aiaraldean ez zen bat bera ere agertu. Eskualdeko datuak herriz herri hurrengoak dira:
- Laudio: 190
- Amurrio: 131
- Aiara: 69
- Urduña: 45
- Okondo: 7
- Orozko: 25
- Artziniega: 17
- Arakaldo: 0
- Arrankudiaga-Zollo: 0
- Aiaraldea: 484