5 koronabirus kasu berri baieztatu zituen Osakidetzak atzo -astelehena- Aiaraldean, hiru Laudion eta bana Aiara eta Orozkon.
Kasu berri horiei asteburuan detektatutakoak gehitu behar zaizkie, 13 positibo topatu baitzituen osasun sistema publikoak eskualdean ostiraletik igandera bitartean.
Gauzak horrela, herrika Aiaraldean detektatutako positiboen kopurua ondorengoa da pandemia hasi zenetik:
- Laudio: 210
- Amurrio: 132
- Aiara: 70
- Urduña: 48
- Okondo: 8
- Orozko: 29
- Artziniega: 21
- Arakaldo: 0
- Arrankudiaga-Zollo: 0
- Aiaraldea: 518
321 positibo topatu ziren atzo guztira EAEn (horietako 72 Araban eta 185 Bizkaian), 5.636 PCR proba eginda. Horrez gain, 165 pertsona daude une honetan ospitaleratuta birusaren ondorioz.