Asteburuko koronabirus kasuen txostena plazaratu du Osakidetzak. Herrikako azterketa eginda, eskualdean 13 lagun gaixotu ditu COVID-19 birusak. Ostiralean 6 positibo detektatu zituen Aiaraldean osasun sistema publikoak: Laudion hiru eta bana Amurrion, Artziniegan eta Orozkon.
Larunbatean, aldiz, 3 izan ziren eriak: Laudiokoak bi eta Amurrioko bat. Igandean, azkenik, 4 pertsona batu ziren pandemiaren gaixo zerrendara: Amurrion 2 eta Aiaran zein Urduñan bana. Asteburuan, beraz, 5 kasu berri agertu dira Laudion, 4 Amurrion eta bana Artziniegan, Aiaran, Orozkon eta Urduñan.
Asteko bilakaera
Aste osoko emaitzei erreparatuta, Laudion pilatu dira kasu gehien: 15. Amurrion 13 kutsatu egon dira, eta Artziniegan, Aiaran, Orozkon eta Urduñan bina. Egunka begiratuta, ostegunean egon ziren kutsatu gehien, 14 guztira.
Gauzak horrela, herrika Aiaraldean pilatutako positiboen kopurua ondorengoa da pandemia hasi zenetik:
- Laudio: 223
- Amurrio: 145
- Aiara: 71
- Urduña: 50
- Okondo: 8
- Orozko: 30
- Artziniega: 22
- Arakaldo: 0
- Arrankudiaga-Zollo: 0
- Aiaraldea: 549