Amurrion eta Artziniegan azaldu dira koronabirus kasu berriak, bana hain zuzen. Alabaina, EAEn 700 positibo utzi zituen atzoko egunak, 8.355 proba egin ostean. 96 lagun kutsatu ziren Araban, eta 363 Bizkaian.
Aurrreko egunetan ez bezala, Arrankudiaga-Zollon eta Urduñan ez da eririk agertu. Azpimarratzekoa da asteburuan 13 kasu azaldu zirela bailaran, eta 9 atzo. Artziniegan 5 COVID-19 kasu baieztatu ziren herenegun, eta atzo bakarra. Amurrion, berriz, 3 gaixo detektatu ziren astelehenean, eta asteartean bakarra.
Aiaraldean jada 560 kutsatu
Gauzak horrela, herrika Aiaraldean pilatutako positiboen kopurua ondorengoa da pandemia hasi zenetik:
- Laudio: 223
- Amurrio: 149
- Aiara: 71
- Urduña: 50
- Okondo: 8
- Orozko: 30
- Artziniega: 28
- Arakaldo: 0
- Arrankudiaga-Zollo: 1
- Aiaraldea: 560