Asteazkenean COVID-19ko 2 kasu topatu eta gero, atzo Aiaraldeko zenbaketak okerrera egin zuen nabarmen. Horrela islatu du gaur Osakidetzak plazaratu duen txostenak.
Izan ere, atzo 9 positibo berri jazo ziren eskualdean; 7 Laudion eta bana Amurrion eta Urduñan. Horren ondorioz, 600 kasuren langa gainditu du Aiaraldeak eta jadanik 607 dira birusak kutsatu dituen herritarrak pandemia hasi zenetik.
EAEko datuei erreparatuta, atzo 9.841 PCR proba egin zituzten eta horietatik 705 izan ziren positibo. Araban 112 kokatu ditu osasun sistema publikoak eta Bizkaian, adibidez, 357.
Ratioak behera egin badu berriro, -atzo 0,94koa zen eta gaur 0,93koa- ospitaleratu gehiago egon ziren, 47. Guztira 253 gaixo daude ospitaletan eta 48 ZIUn, hau da, atzo baino bat gehiago.
Aiaraldeko datuak herriz herri hurrengoak dira pandemia hasi zenetik:
- Laudio: 242
- Amurrio: 161
- Aiara: 75
- Urduña: 54
- Okondo: 10
- Orozko: 34
- Artziniega: 33
- Arakaldo: 0
- Arrankudiaga-Zollo: 1
- Aiaraldea: 607