Osakidetzak gaur plazaratu duen txostenean jakinarazi du atzo 5 positibo gehiago jazo zirela eskualdean. Ohikoa denez, kasu gehienak Laudion izan ziren, 3, hain zuzen. Beste biak Amurrion eta Okondon banatu ziren.
Atzo 6.836 PCR proba egin zituen osasun sistema publikoak, eta horietatik soilik 397 izan ziren positiboak. Kasu guztien artean, 27 eri identifikatu zituzten Araban, 216 Bizkaian eta 146 Gizpuzkoan. Kutsatuen ratioak gora egin zuen atzo ere eta 0,98an kokatu zen.
Ospitaleratuak 241 dira eta horietako 50 ZIUn daude, atzo baino bat gehiago, alegia.
Eskualdeko kutsatuen datuak pandemia hasi zenetik hurrengoak dira:
- Laudio: 254
- Amurrio: 164
- Aiara: 75
- Urduña: 59
- Okondo: 11
- Orozko: 35
- Artziniega: 33
- Arakaldo: 0
- Arrankudiaga-Zollo: 2
- Aiaraldea: 630