Hona igo daitezke zuzenean argazkiak, edo bestela aukera dago baita telefono (688848152) edo posta elektroniko bidez (erredakzioa@aiaraldea.eus) bidaltzeko.
Astelehenetik aurrera, bozketa fasea
Astelehenetik aurrera zabalduko da bozketa fasea, eta boto gehien jasotzen dituzten argazkiak sarituko dira. Irailaren 30 arte egongo da horretarako tartea.
Hala, "Mundua" kategoriako irudi bozkatuenaren egileak Arbizuko kanpinean egonaldia jasoko du. "Aiaraldea" kategoriako irudi onenak, berriz, gaua igaro eta gosariaz gozatzeko parada izango du Gorbeiako aterpetxean. Talde argazki bozkatuenaren egileek, aldiz, dastaketa menua izango dute Laudioko Kumeak jatetxean.
