Koronabirusaren eraginak aurrera darrai eskualdean ere. Atzokoan, baina, ez zen kutsatze handirik egon bailaran. Zehazki, 3 pertsona gehiago batu ziren kutsatuen zerrendara; Amurrion, Aiaran eta Laudion, hain zuzen. Dena den, asteazkenean 10 lagunek eman zuten positibo eskualdean; eta horrenbestez, "beherakada" jazo da azken orduetan.
Asteari dagokioenez, 16 aiaraldearrek eman dute positibo: astelehenean bi izan ziren antzemandako kasuak, asteartean bat, asteazkenean 10 eta atzo -osteguna- hiru. Guztira, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 91.666 PCR froga egin ziren, eta 519 positibo utzi zituzten emaitzek. Ospitaleratuen artean, nabarmentzekoa da 291 biztanle daudela Zainketa Intentsiboko Unitatean.
Gauzak hala, pandemia hasi zenetik gaur arte ondorengoak dira herrika COVID-19 birusak kaltetutako lagunak:
- Laudio: 267
- Amurrio: 172
- Aiara: 76
- Urduña: 68
- Okondo: 11
- Orozko: 35
- Artziniega: 36
- Arakaldo: 0
- Arrankudiaga-Zollo: 2
- Aiaraldea: 664