Bi koronabirus kasu berri baino ez ziren topatu atzo Aiaraldean, bana Amurrio eta Okondon. Hala zehaztu du Osakidetzak gaur plazaratutako txostenean. EAEn 405 kasu berri topatu ziren guztira, 9.760 PCR proba eginda.
Osakidetzaren arabera, 29 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, eta 275 daude ingresatuta guztira, horietako 56 Zaintza Intentsioboetarako Unitatean (ZIU).
Aiaraldean pandemia hasi zenetik gaur arte ondorengoak dira herrika COVID-19 birusak kaltetutako lagunak:
- Laudio: 269
- Amurrio: 178
- Aiara: 76
- Urduña: 68
- Okondo: 12
- Orozko: 35
- Artziniega: 36
- Arakaldo: 0
- Arrankudiaga-Zollo: 2
- Aiaraldea: 673