Azken egunotan badirudi pandemiaren eragina murriztu dela Aiaraldean. Atzo Osakidetzak 2 positibo berri besterik ez zituen detektatu eskualdean, Urduñan bat eta bestea Laudion.
Pasa den asteko datuekin alderatuta, emaitzak argiak dira. Izan ere, aste honetan astelehenean 2 kasu berri eta asteartean bakarra topatu zituen osasun sistema publikoak. Pasa den asteko epe berean 15 izan ziren kutsatuak Aiaraldeko udalerrietan.
EAEko datuei erreparatuta, atzo 10.825 PCR proba egin zituzten, aurrekoan baino 1.000 gehiago, eta guztira 518 gaixo identifikatu zituzten. Hau da, asteazkenean baino 113 gehiago.
Araban 79 infektatu gehiago agertu ziren, lurralde historiko txoko ezberdinetan, ez bakarrik Gasteizen. Bizkaian 229 izan ziren, eta Gipuzkoan 182. Zaintza Intentsiboko Unitateetan, berriz, 4 gaixo gutxiago daude, 52, eta ospitaleratuak 278 dira, aurreko eguneko baino 3 gehiago. Edonola ere, ratioak behera egin du eta 0,96an kokatu da, 0,98an egon eta gero.
Eskualdeko datuak pandemia hasi zenetik hurrengoak dira:
- Laudio: 270
- Amurrio: 178
- Aiara: 76
- Urduña: 69
- Okondo: 12
- Orozko: 35
- Artziniega: 36
- Arakaldo: 0
- Arrankudiaga-Zollo: 2
- Aiaraldea: 675