Duela bi asteko mobilizazio jendetsuaren ostean, formatu txikiagoko ekimenak deitzeari ekin dio Enpresa Batzordeak. Iragan astean, adibidez, auto-karabana egin zuten Urduñatik Laudiora:
Bilera gaur arratsaldean
Gaur arratsaldean bilduko dira berriz langileen ordezkariak zuzendaritzarekin, 16:00etan. Hala ere, sindikatuek uste dute ez dagoela ezer negoziatzeko baldintzarik, enpresak bi aukera baino ez dituelako jarri mahai gainean: beharginen soldatak jaistea edo kaleratzeak egitea.