AZKEN ORDUKOA

Langileen %80ari ezarri nahi die Tubacexeko zuzendaritzak Enplegua Erregulatzeko Aldi Baterako Espediente berria, hiru hilabetez

Txabi Alvarado Bañares 2020ko urr. 16a, 15:24
Gaur arratsaldean berriz mobilizatuko dira langileak. / Aiaraldea.eus

Espediente horrek hiru hilabete iraungo luke eta lan-jarduna %80an murriztuko luke gehien jota. Asteartean bilduko dira berriz sindikatuak zuzendaritzarekin gai honen inguruan hitz egiteko. Gaur arratsaldean, aldiz, lanuztea eta mobilizazioa egingo dituzte langileek. 

Tubacexeko Aiaraldeko lantegietako langile gehienei eragingo lieke zuzendaritzak ezarri nahi duen Enplegua Erregulatzeko Aldi Baterako Espediente berria. Gaur goizean izan dute espediente horretaz hitz egiteko lehen bilera. Bertan, bere asmoen berri eman die zuzendaritzak langileei:  Enplegua Erregulatzeko Aldi Baterako Espediente berriak langileen %80ari eragingo lieke eta lan jarduna %80an murriztuko luke gehien jota. Asteartean bilduko dira berriz bi aldeak gaiaz hitz egiten jarraitzeko. 

Espediente berriak pandemiaren hasieran (maiatzean) ezarritakoari jarraipena emango lioke. Lehen espediente horrek 6 hilabeteko iraupena zuen. Gauzak hala, azarora arte egongo da indarrean. 

Mobilizazioa gaur arratsaldean

Horrez gain, kontuan hartu beharra dago zuzendaritzak 10 milioi euro aurrezteko asmoa adierazi duela, eta horretarako bi aukera jarri dituela mahai gainean: 150 langile kaleratzea edo soldatak murriztea. Sindikatuek uko egin zioten bi aukera horiek baloratzeari. Gauzak hala, administrazio kontseiluak erabakiko du zer egin. 

Hori salatzeko mobilizazio zikloa abiatu zuen Enpresa Batzordeak irailean. Gaur arratsaldeko txandan lanuztea egingo dute, eta manifestazioa egongo da 19:00etan Amurrion, udaletxetik abiatuta. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide