EAEn bezala, positiboen kopurua gora doa Aiaraldean ere. Hainbat astez kopurua apala izan bada ere, azken asteburuan biderkatu da eta 6 kutsatu berri agertu dira egunero, 18 guztira.
Osasun sistema publikoaren datuak aintzat harturik, zehazki, gaixoen bilakaera hurrengoa izan da:
| Urriak 16 ostirala | Urriak 17 larunbata | Urriak 18 igandea | |
| Amurrio | 3 | 0 | 1 |
| Aiara | 1 | 1 | 0 |
| Laudio | 2 | 2 | 2 |
| Urduña | 0 | 0 | 3 |
| Orozko | 0 | 3 | 0 |
Ondorioz, asteburu honetan horrela banatu da kutsatuen kopurua herrika:
- Laudio: 6
- Amurrio: 4
- Orozko: 3
- Urduña: 3
- Aiara: 2
EAEn datuak ez dira baikorragoak izan eta pandemiak zabaltzen jarraitzen du ziztu bizian:
| Urriak 16 | Urriak 17 | Urriak 18 | 3 egunen batuketa | |
| Araba | 84 | 100 | 59 | 243 |
| Bizkaia | 321 | 302 | 313 | 936 |
| Gipuzkoa | 430 | 333 | 275 | 1.038 |
Kutsatuen batezbestekoa ere igo da azken egunotan eta bereziki altua izan zen atzo:
| Urriak 16 | Urriak 17 | Urriak 18 | Guztira | |
| PCR kopurua EAEn | 10.867 | 12.063 | 7.838 | 30.768 |
| Positiboak | 841 | 742 | 657 | 1.970 |
| Kutsatuen % | %7,7 | %6,2 | %8,4 | %7,43 |
Horrek islada izan du herrialdekako ratioetan, guztiak igo baitira azken astean. Baina denek ez dute modu berean egin eta kaltetuena Gipuzkoa da:
| Ratioa urriaren 11n | Ratioa urriaren 18an | |
| Araba | 1,10 | 1,13 |
| Bizkaia | 1,14 | 1,33 |
| Gipuzkoa | 1,27 | 1,52 |
Ospitaletan duten lan kargan ere sumatu daiteke hori guztia:
| Urriak 11 | Urriak 18 | |
| Ospitaleratuak EAEn | 255 | 300 |
| ZIUn | 47 | 55 |
Gauzak horrela, COVID-19aren kutsatuen datuak hurrengoak dira eskualdean pandemia hasi zenetik kontatuta:
- Laudio: 303
- Amurrio: 188
- Aiara: 78
- Urduña: 75
- Okondo: 18
- Orozko: 38
- Artziniega: 37
- Arakaldo: 0
- Arrankudiaga-Zollo: 4
- Aiaraldea: 738