Bilbo eta Urduña lotzen duen tren zerbitzua eten da 09:00ak aldera. Renfeko langile batek Aiaraldea Hedabideari azaldu dio zuhaitz bat erori dela trenbidean, baina ezin izan du ofizialki berretsi.
Edonola ere, ezbeharrak eragin du Gardeako geltokian tren bat geldituta geratzea eta garraio publikoa gelditzea. 10:00etatik aurrera Renfe saiatu da zerbitzua berriro ezartzen, baina 13:30ak arte ez du guztiz lortu.
Egungo egoerari gehitu behar zaio Renfen azken hilabeteetan dauden arazoak tren gidarien eskasiagatik.
#BilboAldiriak Gaur 21, hurrengo trenak kendu dira: 26536 9:25 Bilbao-Llodio / 26535 9:09 Llodio-Bilbao
— InfoRenfe (@Inforenfe) October 21, 2020